top of page

DEFINIZIOA

 HELBURUAK

0-6 adin bitarteko haurrei zein bere familia eta inguruari zuzendutako esku hartze multzoa da. Haurraren garapena, aldaketa edo eboluzio biologiko, psikologiko eta sozialean ematen den etapa edo fasea dela esan daiteke, garapenean edozein motatako desoreka duten edo jasan dezaketen haurrei erantzuna ahalik eta azkarren ematea helburu nagusi duela. Desoreka hauek, behin-behinekoak edo iraunkorrak izan daitezke, hala nola, umearen pertzepzio gaitasunean, gaitasun kognitiboan, linguistikoak, eragileak eta sozialak.

Helburuei dagokienez, bi arazo aurki ditzazkegu: iragankor edo iraunkorrak. Helbururik garrantzitsuena, bestalde, umearen garapenean agertzen diren edo agertzeko arriskuan dauden arazoei aurre egitea izango litzateke; haurraren urritasunak goiz aurkitzea, haurra ahal den guztia garatu ahal izateko. 

 

1. Haurren arazoak edo urritasunak sortu ditzakeen                   ondorioak gutxitu edo saihesten saiatzea.

2. Umearen garapena optimizatu edo hobetzen saiatzea.

3. Beharrezkoak diren mekanismoak barneratu,

    gaitasun urritasunak dituzten umeei laguntza emanez.

4. Sortu daitezkeen bigarren mailako arazoak saihestea

    edo murriztea.

5. Umearen familiari eta ingurunean sortzen diren beharrei       arreta jartzea.

6. Aintzat hartu umea gizaki aktibo bezala bere esku                 hartzean.

 

PROTOKOLOA

IRAKASLE PROTOKOLOA

Haurren garapenean jarraitu beharreko protokoloaren helburu nagusia, garapenean izan daitezkeen nahasteak edo arazoak goiz detektatzea eta hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen trataera ematea da. Irakasle papela ondo betetzeko haur bakoitzaren premiak hase beharko genituzke. Ikasle bakoitza ezberdina da eta bakoitzak behar ezberdinak ditugu. Hala izanda, haur baten garapenean arazorik detektatu ezkero (ume hori ondo behatu ondoren), zuzenena lehenengo zentruko zuzendariarengana jotzea izango zen. Berarekin hitz egin eta gauzak adostu eta gero, berritzegunera jo beharko litzateke. Kasuaren arabera, aholkularitzakoek edo gaiaren inguruan jakintza duen beste edozein taldeek (asoziazioek) lagunduko diote haurren beharrei ondo asetzen.

Irakslearen aldetik interesa erakustea oso garrantzitsua izango da haurrarentzat. Bere erreferentziazko pertsona bilakatuko den horren esfortzua ikusten badu, hau ere gehiago motibatuko da gehiago ikasteko aukera izanez. Bestalde, ezin dira haurrak egin ez ditzazkeen ekintzak prestatu. Horrekin lotuta, edozein egoeraren aurrean haurra motibatuko dugu eta inoiz ez diogu sinistaraziko edozer “egin ezin dezakeela”.​

bottom of page