

ARRISKU SOZIALAK
Arrisku soziala edozein haurrek jasan ahal duen arazo bat da. Haurrak bere osotasuna alde batera utzita, bere garapenean hainbat faktorek eragiten dutela esan behar da. Haurra inguratzen duen errealitateak, bere garapena zehaztuko du eta gizartean edo testuinguruan integratzeko baldintzak ezarriko dizkio. Arrisku horiek, haur baten inguru sozioafektiboa egokia ez denean agertzen dira.
UMEEN BEHARRAK
1. Fisiologikoak: Loa, jatea, garbiketa, babes fisikoa, jarduera fisikoa, osasuna.
2. Afektiboak: Lotura afektibo segurua, sendoa, iraunkorra, onarpena (atxikimendu segurua).
3. Kognitiboak: Esperimentazio aberatsa (sentsoriala, fisikoa, soziala), errealitatea ulertzeko nahia.
4. Soziokulturalak: Komunikazioa, errespetua, arreta.
5. Sexualak: Kuriositatea, kontaktua.
GEHIAGO JAKITEKO
EZAUGARRIAK
TRATU TXARRAK

1. HAURREN EZAUGARRIAK
-
Gazteenek, gorputzez ere txikiago, garapen maila apalean eta etengabe norbaiten zaintzapean egon behar izanik, babesik gabe gertatzeko arrisku handiagoa dute.
-
Ezgaitasun fisiko, kognitibo edo emozionalak dituzten haurrek, itxuraz, tratu txarra edo axolagabekeria jasateko arrisku handiagoa dutela dirudi. Oro har, gurasoek “diferente” hartzen dituzten haurrek edo premia bereziak tratu txarra edo axolagabekeria jasateko arrisku handiagoa izan dezakete.

2. FAMILIAREN EZAUGARRIAK
-
Guraso bakarra izatea arrisku faktorea da haurra babesik gabe gertatzeko.
-
Bikotekideen arteko gatazka edo etxeko indarkeria.
-
Estres mailak familiaren funtzionamenduarekin eta haurrak babesik gabe gertatzeko arriskuarekin zerikusi handia du.

3. INGURUAREN EZAUGARRIAK
-
Pobrezia eta langabezia
-
Gizartean bakarturik eta laguntzarik gabe
-
Indarkeria ingurunea

4. GURASO EDO ZAINTZAILEEN EZAUGARRIAK
-
Babesgabetasun egoerak jasan dituzten gurasoek, guraso eredu egokirik izan ez dutenek edo haurtzaroan oinarrizko premiak ase ez dituztenek, beren seme-alabez modu egokian arduratu eta haien beharrei erantzuteko arazoak izaten ahal dituzte.
-
Haurren babesgabetasun kasuetako askotan, gurasoetako batek edo biek alkoholismo edo toxikomania arazoren bat izaten du.
-
Gurasoak gazteegiak direnean, bereziki aita edo ama nerabe izanez gero, haurrak babesik gabe gertatzeko arriskua izan daitekeela ikusi da.

AXOLAGABEKERIA
Haurrarekin bizi diren pertsonetako inork ez ditu betetzen haren oinarrizko behar fisiko eta kognitiboak denbora epe batean edo inoiz ere (elikadura, jantziak, higienea, babesa eta zainketa, arriskutsuak izan daitezkeen egoeretan, zainketa medikoak, hezkuntza, estimulazio kognitiboa).
Axolagabekeriak ez baitu ageriko arrastorik uzten, erraza da oharkabean pasatzea eta nolabaiteko “gizarte tolerantzia” izatea halako kasuen aurrean. Aldiz, axolagabekeria arin edo tartekoa “ez da ona, baina tolera daiteke” pentsatzen duena oker dago. Axolagabekeria babesgabetasun mota ohikoena da, eta tratu txar fisikoarenak bezain ondorio larriak ditu. Horregatik, garrantzitsua da hartaz ohartu eta lehenbailehen esku hartzea.

TRATU TXAR EMOZIONALA EDO PSIKOLOGIKOA
Familiako edozein kide helduk irain, iseka, arbuio, gaitzespen edo abandonatzeko mehatxu modura hitzez egindako eraso iraunkorra, eta elkarren arteko loturak ezartzeko haurrak egindako saioak etengabe blokeatzean datza (haurra saihestetik, itxita edo giltzapean uzteraino). Horren barrenean jokabide hauek sartzen dira:
-
Arbuioa: Gurasoek haurra edo gaztea arbuiatu edo gaitzesteko hitzez edo bestela egindako ekintzak.
-
Izutzea: Haurra edo gaztea mehatxatzea da, oso zigor gogorra edo zehaztugabea baina beldurgarria jarriko zaiola esanez, edo abandonatu nahiz hiltzeko mehatxu egitea.

ABANDONU EMOZIONALA
Irudi egonkor helduak ez erantzutea haurrak edo gazteak hurbiltzeko eta elkarreragina gauzatzeko azaldutako seinale, emozio adierazpen eta jokaerei, eta irudi heldu horrexen aldetik elkarreragina eta harremanak izateko ekimenik eza.
Garrantzitsua da kontuan hartzea ezen gurasoen jokabide batzuk tratu txar edo abandonu emozionalekotzat jotzeko behin eta berriz eta jarraian agertu behar dutela. Alegia, guraso eta seme-alaben arteko harremanean nagusi izan behar dute.

SEXU ABUSUA
Pertsona helduak edo nerabeak haurrarekin duen sexu jokaera desegokia. Haurrekin egiten den sexu abusua eta bortxaketa ez dira gauza bera, erasotzaileak oso gutxitan erabiltzen baitu indar fisikoa. Alderantziz, konfiantza, aginte edo botere harremanaz baliatuz abusatzen du. Sexu abusuaren barrenean, sarketa genitalaz gain, sexu jarduera zabala biltzen da,ukipen fisikoarekin edo halakorik gabe (adb. sexu orala).
Behin eta berriz gertatzen den sexu abusuak trauma psikiko larrienetakoa eragiten du eta jasaten duenaren nortasunean oso ondorio suntsigarriak izaten ditu.

FISIKOA
Mina eman dezakeen edozein ekintza fisiko izan daiteke. Nahitan edo nahi gabe eginak. Ekintza hauek familia, komunitate, instituzio batean gertatzen dira eta pertsona jakin batzuk fisikoki jartzen ditu arriskuan.
Tratu txar fisikoa, psikologikoarekin edo emozionalarekin oso loturik egoten da eta hauek jasaten dituzten gehiengo pertsonak emakumeak izaten dira (honek ez du esan nahi mutilak ez direla fisikoki abusatuak izaten).

ASKATASUN AFEKTIBO-SEXUALA
-
Identitatea: Norbera nola sentitzen den, sexu biologikoa kontuan hartu gabe.
-
Adierazpena: Norberaren generoa nola adierazten duen (generoaren rol tradizionaletan oinarrituta). Janzkera, portaera... kontuan hartuta.
-
Sexua: Organoak, hormonak eta kromosomak kontuan hartuz, fisiko zein biologikoki finkatzen duena.
-
Orientazioa: Norbanako bakoitzari erakartzen dion sexuari erreferentzia egiten dio.
Tratu txarra eta abandonu emozionala, haurrek jasaten dituzten tratu txarren artean, identifikatu eta diagnostikatzeko zailenetakoak dira. Oso esaneko ager daitezke edo, bestela, erasokor eta erreklamatzaile. Gurasoek, ordea, haurrari berari egotz diezaiokete arazoaren arrazoia, edo arazoa ez dute kontuan hartzen, ez diote garrantzirik ematen, errefusatzen dituzte laguntzeko eskaintzak edo ez dute kezkarik agertzen haurraren ongizatea dela eta.
ESKU HARTZEA
Haurra baztertuta senti daiteke guraso zein bere ikaskideen aldetik ere, ta horrela, gutxietsita senti daiteke gero. Hori diagnostikatu beharrekoa da, irakasleak eta gurasoek esku hartzeko. Irakasle bezala kontuan hartzeko:
-
Haurraren izaera kontuan hartu behar da. Haur guztiak desberdinak dira (fisikoki hitz egiten kasu honetan) eta gainera, malformazioren bat badu, kontuan hartzekoa da.
-
Etxeko egoera kontuan hartzekoa da (nondik datorren, bi ama, guraso bakarra duen…)
-
Haur guztiak berdin tratatu behar dira. Ezin dira haurren arteko desberdintasunak egin. Hori bai, haur bakoitza desberdina da eta, euren beharretara egokituz, irakasleak ikaslearekiko izango duen jarrera desberdina izango da ere.
-
Haurraren egoera hurbial edo bere inputak ezagutzea ondo legoke: ikastolaz kanpo egiten dituen jarduerak ezagutzea eta zeinekin ibiltzen den ere interesgarria izan dakioke irakasle bati.
-
Kontziente den einean, bere egoera zein eta nolakoa den azaltzen saiatu behar gara haur hori. errealitatea interpretatzen eta benetan gertatzen ari dena ikustrazi. Horretarako, irakasle bezala egoera pertsonal hori zein den ulertzen lagunduko diogu.
-
Horrela, irakasleok ahal eta hoberen haur hori hezten lagunduko diogu. Gurasoek haur horretan influentzia handia duten bezala, beste kanpoko hainbatek izan dezakete: psikologoak, pedagogoak… profesionalak, alaber. Horrekin esan nahi dugu irakaslea EZ DELA DIAGNOSTIKOA ERAMAN BEHAR DUENA. Irakasleak bere ikasleren batek etxean arazoren bat izan dezakeela uste izanez gero (bere beharrak bete gabe izatea, tratu txarrak jasatea...) zuzendariari kontatu beharko dio eta honek esku hartu beharko du zerbitzu sozialetara deituz, adibidez.
-
Diagnostikoa jaso ondoren, gutxika-gutxika klase normalean hasi eta diagnostiko horren barruan ikaslea aurrera egiten saiatuko gara irakasleok.
-
Laburtzeko, alde sozioemozionalak garrantzia handia du. Haurra errespetatua eta baliozatua sentitzen saiatu behar gara. Gainera, inguruari dagokionez, familia ingurua moldatu beharko litzateke ongizatea bermatzeko (familia elkarlana, eskola, psikologoa, zerbitzu sozialak...).