top of page

MOTORE URRITASUNA

Gorputz koordinazio alterazioa duen ikaslea, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duena. Sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat du, bere adin bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

EZAUGARRIAK

 

  1. Motrizitateko ariketak egiterako orduan zailtasunak

  2. Begietan estrabismoa eduki dezakete (begiek paraleloan begiratzeko ezintasuna eragiten du; ezin dute espazio toki berberera begiratu bi begiekin batera).

  3. Oreka mantentzerakoan eta bere gorputzeko koordinazioa kontrolatzeko zailtasuna; alde batera joaten dira nahigabe.

  4. Hizkeran eta ulertzerako orduan zailtasunak

GOMENDATZEN DUGU:  

MOTAK

PARALISIA

Mugimendua oso konprometituta dagoenean.

 

  • Monoplexia: Gorputzadar bakar baten paralisia (anka edo besoa).

  • Hemiplejia: Gorputzaren atal baten paralisia.

  • Paraplejia/ Diplejia: Bi anketan paralisia.

  • Tetraplejia: Lau gorputzadarren paralisia.

 

PARESIA

Paralisi arina, mugimendurako zailtasuna.

 

  • Monoparesia: Gorputzadar bakar baten paralisi arina edo osatugabea.

  • Hemiparesia: Gorputzaren atal baten paralisi arina edo osatugabea.

  • Paraparesia/Disparesia: Bi anketan paralisi arina edo osatugabea.

  • Tetraparesia: Lau gorputzadarren paralisi arina edo osatugabea.

Please reload

GARUN PARALISIA

ESPASTIKA

  • Gihar tono handia (hipertonia), etengabeko uzkurdura (kontrakzioa) mugimendua blokeatuz

  • Mugimendu traketsak eta gogorrak

  • Mugimendua egiteko orduan giharrek erresistentzi bat egiten dute

  • Mugimenduak egiteko zailtasunak, gorputzadar bakarra mugitzeko zailtasun handiak eta ondorioz gorputz mugimendu orokorrak

ATAXIA

  • Koordinazio eta oreka arazoak

  • Gihar tonua baxua

  • Hasi eta bukatzeko mugimenduak zailtasunak (diskronometria)

  • Nahitaezko ikara (temblor intencional)

  • Beraien indarra neurtzeko zailtasun handiak dituzte eta hasieran hartutako norabidetik alde egiten dute.

  • Dismetria: Espazio-denbora antolakuntzan zailtasunak

     

ATETOIDE EDO DISCINETIKA

  • Deskantsuan gorputz jarrera mantentzeko ezintasuna. Jarrera ezgonkorra dute

  • Borondatezko ez diren mugimenduak kontrolatzeko zailtasunak. Etengabekoak dira hauek, lo edo deskantsuan daudela ez bada

  • Mugimenduak kontrolatzeko nahian beraien hipotonia hipertonia bihurtzen da.

     

Please reload

SAILKAPENA

1. NERBIO SISTEMARI DAGOZKIONAK

     JATORRIA GARUNEAN                          JATORRIA ARDATZEAN

     

       Garun Paralisia                                         Ardatz Bifidoa

       Traumatismo kraneo-enzefalikoak            Poliomilitia

       Tumoreak                                                  Traumatismo medularrak

       Endekapenezko lesio medularrak

 

 

 

2. GIHAR SISTEMARI DAGOZKIONAK

  • Giharre miopatia

  • Distrofia progresiboak

 

 

 

 

3. HEZUR-ARTIKULAZIO SISTEMARI DAGOZKIONAK

  • Malformazio kongenitoak (artrogriposia, anputazioak,luxazioak...)

  • Distrofikak (Kondodistrofia, osteogenesi akastuna edo ez-perfektua)

  • Mikrobianak

  • Haur-erreumatismoa

Please reload

ESKU HARTZEA

Kasu desberdinak daude, hortaz, haurrak motibatu beharko genituzke gaitasun guztiak atera dezaten. Urritasun hau duten haur batzuek irakurtzea eta idaztea lortzen dute, nahiz eta hori lortzeko laguntza berezia behar izaten duten. Aldiz, beste batzuek ez dute inoiz ere lortzen.

Please reload

Aipatutako kasu horretan, irakasleak komunkazio teknika desberdinak irakatsi beharko lieke: zeinu hizkuntza, esaterako (ikus entzumen urritasuneko gaia gehiago jakiteko). Irakasle bezala, helburua urritasun hau duen haurra gizarteratzea izango zen: bere eguneroko bizitza ahalik eta gehien erraztaraztea.

 

Please reload

bottom of page