top of page

ARRISKU BIOLOGIKOAK

Umeek beraien garapen prozesuan  (haurdunaldian, erditze momentuan edo jaio eta gero) alterazio desberdinak izan dituztenean arrisku biologikoan daudela esaten da.

 

  • Haurdunaldian: Hainbat faktore ager daitezke, hala nola, alterazio kromosomikoak (Down Sindromea, x ahula …) eta baita fetoaren garapenean ematen diren alterazioak (oxigeno falta, infekzio gaitzak, nerbio sistemaren garapenean nahasteak: ardatz bifidoa, sortzetiko malformazioak...). Bestalde, eragina izan ditzaketen beste faktore batzuk familien aurrekariak, adina, amaren osasuna, amaren elikadura, haurdunaldiaren baldintzak, sustantzia toxikoak … izan daitezke.

 

  • Erditze momentuan: Etapa perinatala ere esaten zaio eta jaiotze momentuan sor daitezkeen oztopoak, zailtasunak edo baldintza genetikoak dira (pisu baxua, goiztiartasuna, garuneko odol jarioak, traumatismoak… ).

 

  • Jaio eta gero: Hemen ere gerta daitezke alterazioak, hots, gaixotasunak, istripuak, drogak, elikadura desegokia... Lehenengo urtean diagnostikatu daitezke garapen nahaste larrienak (garun paralisia, adimen urritasuna, eta zentzumen urritasunak beraien forma larrietan). 

OINARRIAK   3 PREBENTZIO MAILA

Sentsibilizazioa eta prebentzioa. Arazoa egon daitekeenean, hau da, arazoa egon aurretik esku hartzea da, arazoa prebenitzeko.

1. MAILAKO PREBENTZIOA

Detekzioa eta diagnostikoa. Arazo bat dagoela sumatzen duzunean, hau da, irakasleak haur batek arazoa duela pentsatzen badu honek egiten duen protokoloa da.

2. MAILAKO PREBENTZIOA

 

Esku-hartzea. Arazo bat dagoenean esku hartzea da.

3. MAILAKO PREBENTZIOA

bottom of page