top of page

GARAPEN NAHASTE OROKORRA

Garapen neurologikoan ematen den nahastea da eta horrek hizkuntzaren erebileran (komunikazioan), gizarte trebetasunetan eta jokabideetan (elkarrekintza soizialean) zein irudimenean eragiten du. Arlo hauetan berezitasunak dituzten pertsonak Garapen Nahaste Orokortuaren (GNO) edo autista espektroaren baitan diagnostikatzen dira.

GNOren baitan:

 

1. AUTISMOA

 

2. ASPERGER NAHASTEA

 

3. DESINTEGRATZAILEA

 

4.RETT SINDROMEA

 

GOMENDATZEN DUGU:  MARÍA Y YO

1. AUTISMOA

Alde batetik, elkarrekintza sozialetan nahasteak izaten dituzte (isolamendua, besteekiko indiferentzia edo bat-bateko elkarrekintza eza). Hurbilpenak onartzen dituzte eta haiek ere haien erara bilatzen dituzte kasu batzuetan. Beste alde batetik, komunikazioan anomaliak izaten dituzte, hau da, ez dira gainontzekoekin komunikatzen, soilik behar konkretu bat baldin badago edota zentzu gabeko izkera bada, elkarrekintza bilatzen ez duen hizkera.

 

Horretaz gain, ulermen sozialean zailtasunak izaten dituzte. ez dituzte imitaziorik egiten eta, egitekotan, zentzu gabekoa izaten dira. Horiek rolak modu esteriotipatuan hartzen dituzte eta enpatiarik gabe. Azkenik, interesak oso mugatuak dituzte eta jokabide errepikakorrak izaten dituztela ere garrantzitsua da jakitekoa.

 

 

 

 

3. DESINTEGRATZAILEA

Bi urtetik aurrera ematen den nahastea da. lehenengo urteetan garapen arrunta izaten da, baina, gero, eskuratutako trebetasunak galtzen ditu pertsonak (komunikazioan, garapen psikomotorea eta harreman sozialean).

Please reload

ESKU HARTZEA

HAURTZAROKO NAHASTE DESINTEGRATZAILEA

 

  • Rutina bat jarraitzea egokia litzateke, baita denboraren adierazleak jartzea ere. Horretaz gain, desplazamendurako babesa eman behar zaie ere.

 

ASPERGER

 

  • Gauza guztietan orden bat mantendu eta horiek estrukturatuta ematea komeni da.

  • Egoera berri baten aurrean azalpenak argi eta garbi eman behar zaizkio.

  • Bere errutinatik ez ateratzen saiatu behar da.

AUTISMOA

 

  • Behin pertsona hori ondo behatuta eta ezagutua izanda, atsegin ez dituen gauza edo estimuluak ekidin.

  • Bere ordutegia kontuan izan haurra ondo senti dadin. Ordutegia mantentzea eta orden bat hauek izatea ere ondo legoke.

  • Helburua haurren autonomia ahalik eta gehien garatzea denez, komunikatzeko tresnak erabitzea komeni da.

     

2. ASPERGER NAHASTEA

Interes eta jarduerak errepikakorrak izaten dituzte. Garapen motorean ez dute arazorik, baina aipatzekoa da pixka bat traketsak izan daitezkeela. Horretaz gain, garapen kognitiboa normala daukate, edota oso ona. Hizkuntzari erreparatuz, kasu honetan ez da hizkuntza arazorik agertzen, oso maila ona baitaukate. Aldiz, ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak dituztela aipatzekoa da.​

4. RETT SINDROMEA

Rett sindromea emakumezkoek izaten duten sindrome bat da eta mutazio genetikoa da. Diagnostikoari dagokionez, aipatu beharra dago ez dela behin betiko diagnosirik egiten 4-5 urte bete arte. Endekapenezko (degeneratiboa) nahastea da eta honen bilakaerak ezaugarri hauek izaten ditu:

 

  • Garapen arrunta haurdunaldian eta jaio eta gero hilabete batzuetan.

  • Buru hezurraren hazkuntza geldotu egiten da 5 hilabetetik aurrera.

  • Komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira 6 hilabetetik aurrera.

  • Eskuak eta oinak txikiak. Mugimendu esteriotipatuak eskuetan ( txaloak, garbitzearena,igurtzi …).

  • Atzerapen psikomotorea.

 

Please reload

ERAKUNDEAK

INFORMAZIO GEHIAGO WEBGUNEAN IKUSGAI

 

http://centros.educacion.navarra.es/creena/

bottom of page